Literaturaren Zubitegia
Euskal literaturaren amaraunean puntu batetik besterako bidea egiteko gunea da hau, Literaturaren Zubitegia.
Idazleetatik abiatuz, elkarrengana eta haien lanetara eta elkarren lanetara zubiak eraiki ahal izateko gunea.
Idazleen gunea da, idazleen arabera antolatua datorrelako gunea. Baina bada, era berean, haien lanarena ere, idazleek sortu dituzten lanetara iritsi ahal izateko zubi ere badelako.
Idazlea eta idazlana bere literaturaren testuinguruan osatzen da, ordea, eta, asmo horrekin, hainbat esku-liburutan, aldizkaritan eta bestelako literatur lanetan idazleei buruz esan eta idatzi dena ere jaso dugu. Izan ere, idazleak idatzi dituenek eta idazleaz idatzi direnek, autorearen aurkia eta ifrentzua bailiran, irudi osoa egiteko bidea ematen digute-eta.
Era berean, Armiarmak literatura sarean josteko dakarren ildoari jarraituz, idazlanekiko erreferentziak, kritikak eta on-line dauden testuekiko loturak bildu nahi izan ditugu.
Hori guztiori, azkenik, gure literaturaren eguneroko hainbat elementurekin osatzen joan nahi dugu, eta gune honetara ekartzen ahaleginduko gara literaturaren inguruko albisteak, elkarrizketak, agenda...
Literaturaren poliedroak eskaintzen dituen hainbat aurpegitatik, literaturaren amaraun ahalik eta josiena ehundu dezagun.
1932: Felix Zubiaga jaio zen
1788: Arthur Schopenhauer jaio zen
1864: Jules Renard jaio zen
1886: Hugo Ball jaio zen
1892: Edna St. Vincent Millay jaio zen
1896: Paul van Ostaijen jaio zen
1900: Sean O'Faolain jaio zen
1929: Gunnar Heiberg hil zen
1935: Danilo Kis jaio zen
1936: Adam Bodor jaio zen
1938: Ishmael Reed jaio zen
1939: Antonio Machado hil zen
1940: Paco Martin jaio zen
1973: Elizabeth Bowen hil zen
1983: Mieczyslaw Jastrun hil zen
1985: Salvador Espriu hil zen
1989: Sandor Marai hil zen
1999: William Bronk hil zen
Fikzioaren izterrak
Ur Apalategi
Mikel Asurmendi
Isturitzetik Tolosan barru
JosAnton Artze
Aritz Galarraga
Esku ezkerraz
Antonio Casado da Rocha
Ainara Maia
Argi-itzalen neurria
Xabier Artola
Goizalde Landabaso